XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AUTOBIDEAK EZ DU GURE LURRALDEA FUNDITUKO BAIZIKHori da errepikatu Donibane Garaziko karriketan
Badira bestenaz gauzaño batzu bitxiak edo hala kausitzen ahal direnak segurik! Bulta huntan, aipu da hor gaindi
Hautetsi batzuek, eta bereziki kontseilu jeneralean diren batzuek, ikerketa berezi bat manatua dute holako xede zerbaiti buruz.
Bainan berek ez dute hain deplauki erraiten alde direla, bakarrik ikusi behar dela zer egiten ahal litakeen.
Haatik, ez oraidanik arrunt alde agerturik ere, ezagun da iduritzen zaiotela zerbait onik balukeela orobat holako errebide batek, bestenaz zendako akulatuko zuten holako ikerketa?
Horiek hola, guk jakinean segurik nehor ez bada errotik alde agertzen, arrunt kontra direnak badira frango eta joanden larunbatean manifestaldi bat muntatu dute Donibane Garazin.
Aroa etzen arraroa, eurixka txirtxil batekin, baina ttur-ttur-ttur jendea bildu da polliki, batzuen arabera ederki ere.
Aratsalde erditan, bazen mugimendu gaitza merkatu plazaren inguru hartan.
Hautetsi parrastaño bat, bospasei auzapez segurik, Jean Lissar
Muntatzaile, LEIA elkartea,
Baziren ere, ez ditugu ahantzi behar, Auritze aldetik etorriak, hek ere autobide proiektu hori partida dutenak, Nafarroako gobernua alde bada ere...
Denetarat, zenbat jende? Kondaketa xuxen baten egitea ez da hain erretx eta oraino nekeago jende gehienak parasolpean izaitearekin! Ene gostuko, hitzaldiak hastean, Michel Inchauspé deputatuaren etxetik bi urratsetan, zazpi-zortzi ehun bat lagun zitazkeen.
Bainan handik laster aise gehiago, milako bat segurik, mila berrehun ere ba berdin...
Bat bestearen ondotik mintzo zirela Michel Ernaga, LEIA-ren elkarteburua, eta Jean-Michel Galant, Azkarateko auzapeza.